XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkiaren inguruan ere ibiltzen da biraka Lurra.

Urtebete behar izaten du bira osoa emateko.

Ibilaldi honek iraun bitartean, inklinazio ezberdinez iristen zaizkigu Eguzkiaren errainuak.

Honen ondorioz, berotasun handiagoa hartzen dugu urtaro batzuetan beste batzuetan baino.

Udan guztiz perpendikularki iristen zaizkigu errainuak eta bero handia izaten da.

Neguan, ordea, inklinazio handiz heltzen zaizkigu eta hotz handia izaten da.

Udaberrian eta udazkenean, berriz, tenperaturak ez dira izaten ez oso hotzak eta ez oso beroak.

Urtaroetan zehar, aldaketa ugari aurkituko dugu geure ingurunean.

Adibidez, udaberrian loreak eta zuhaitzen hostoak irten eta animalia asko jaiotzen da.

Baina udazkenean, zuhaitzen hostoak jausi egiten dira eta hegazti batzuk herrialde beroagoetara joaten dira.

- Urtaroek badute eraginik landare, animalia eta gizakion bizimoduan.

ARIKETAK 4. Zein izaten da urtarorik hotzena? Zergatik? 5. Aurki ezazu hiztegian emigratu hitza.

Idatzi zer esan nahi duen.

Badakizu esaten zergatik hegazti batzuek emigratu egiten duten Euskal Herritik udazkena iristen denean?.

6. Idatzi udaberriaren eta neguaren artean aurkitu dituzun hiru aldaketa.

Landare, animalia edo gizakiongan ikusitakoak izan daitezke.

Badakizu... animalia asko, sugandilak adibidez, lehen hotz-egunetan beren gorde lekuetan sartu eta lotan bezala egoten direla negu osoan? Udaberriko berotasunaz bakarrik esnatzen dira.

UDA ekainak 21 / NEGUA abenduak 23 / EGUZKIA.